Kokapena


Musika eta soinua pertsonaren hazkundea eta garapena posible egiten duen erlazio terapeutiko bat finkatzeko elkartruke agente bezela erabiltzen direnean prozesu musikoterapeutiko baten aurrean gaude. Musikoterapia entzumenaren entrenamendu eta burutze instrumentalaren bitartez eginiko soinua, musika eta mugimenduaren aplikapen zientifikoa bezela definitu genezake. Horrela alde kognitiboa, afektiboa eta mugimenezkoa baterabiltzen ditugu, kontzientzia garatuz eta sormen prozesua indartuz. Modu honetan 

- komunikazioa erraztu
- adierazpen indibiduala sustatu
- integrazio grupal eta soziala bultzatu

dezakegu.

Musikoterapeutek ogibide hau arlo ezberdinetan burutu dezakete: osasun mentala, hezkuntza, hezkuntza berezia, geriatria, drogomenpekotasuna, espetxeak, errehabilitazioa, eguneko unitate psikiatrikoa, onkologia, zainketa aringarriak,...