- BoletinesSuscríbete!
- Revista
-
Acceso Usuarios
Usuario o password incorrecto.
Gracias por acceder a AgrupArte
cerrar sesión
MAP aldizkaria
"Musika, Artea eta Prozesua. Adierazi, komunikatu eta haztearen artea" aldizkariak giza prozesuaren garapenean musika eta arte ezberdinek dituzten aplikazio eta emaitza ugariak jakitera ematea nahi du.
Aldizkariak musika eta arteei buruzko informazioa, pertsonen hazkunde eta garapenean laguntzen duten tresna ukaezin gisa, eskeintzea du helburu.
Bere ikuspuntuak hezkuntza eta terapiaren arloekin erlazionatutako profesionalen erkidego osoari (Medikuntza, Erizaintza, Psikiatria, Pedagogia, Magisteritza, Gizarte Lana, Terapia Okupazionala, Logopedia, etb.) aldizkariaren edukinei arreta jartzera gonbitea egiten dio; eguneroko praktikan aplikatzerako orduan kontzeptuak, esperientziak edo teknikak kontrastatzeko erabilgarriak izango dituen
auziak.
Era berean, musikari, musikoterapeuta, arteterapeuta eta artean, oroarrean, zentratzen diren profesionalek, "Musika, Artea eta Prozesua" materiari buruzko beren ezagutzak zabaltzeko baliagarri izango zaien dokumentazio iturri garrantzitsua izango dute.
ATALAK
Editoriala
"Musika, Artea eta Prozesua"ren ale berri bakoitzak aldizkariaren zuzendariak landutako artikulu bat eskeiniko dio irakurleari. Bere helburua garrantzisko auzi berezi bat azpimarratzea edo edukinekin edo aldizkariaren ideologiarekin zerikusia duen ikuspegiren bati buruz gogoeta egitea du.
Musika eta prozesua
Atal honetan musikak eta bere ekarpenak giza prozesuaren garapenean duen garrantzia azpimarratzen duten ekarpen filosofiko eta metodologiko guztiek izango dute lekua.
Aplikazioak eta emaitzak
Modulu honek funtsean ezaugarri zientifikoa izango du. Bertan arteen arloko eta, bereziki, musikaren arloko, aplikazio teknikak agertuko dira, baita bakoitzetik lor daitezkeen emaitzak ere.
Artea eta Giza Garapena
Arlo honetan arteak, orokorrean, dira protagonistak, baita beraiek duten eragin positiboa pertsonen hazkunde eta garapenean.
Obra eta Elkarrizketa
Alde batetik, ale bakoitzak ospe handiko artista baten obran zehar ziragarrizko ibilbidea egiteko aukera eskeiniko digu. Beste aldetik, ale bakoitzean garrantzi handiko pertsonaia izango da protagonista, ale hortako gaiari buruzko bere ikuspuntua eta bere gogoeta sakonenak eskeintzeko asmoarekin.
Paisaia Sonoroa
Atal hau soinudun ingurunea eta bere gizakiarekiko erlazioan oinarrituriko arlo honi buruzko, idazpen berriak ematen saiatuko da.
Albisteak
Orri hauetan berri motzak, kurtso, mintegi, kongresu, etb.i buruzko aipamena egingo da, une oro irakurlea bere gustoko gaien berri izan dezan.
Argitalpenak
Atal honetan une konkretu bakoitzean merkatura irtetzen diren diska eta liburuen aipamen eta iruzkin motzak aurkeztuko dira. Hauen aukeraketa argitalpenaren ildo editorialaren arabera egingo da.
Agenda
Ale bakoitzak interesgarri diren ekitaldi eta deialdiak aurreratuko du, irakurlearen partaidetza bultzatuz.
- Nahi izan ez gero MAP aldizkariaren edozein ale eska dezakezu hemen klikatuz. Nahikoa da pantailan agertzen den orria inprimatzea eta bertan agertzen den helbidera bidaltzea.