- BoletinesSuscríbete!
-
Acceso Usuarios
Usuario o password incorrecto.
Gracias por acceder a AgrupArte
cerrar sesión
9 urtetatik aurrera
Moldaba
Musikak ibai luze baten ibilbidean zehar gidatzen digu
Musikak: Smetana, Dvorak eta Palacios.
Testua: Hermann Grosse-Jäger eta Fernando Palacios
Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoa, Joachim Harder-ek zuzendua
Marrazkiak: Eider Eibar
AgrupArte Produkzioak
1go Argitalpena, 2006
CD-dun ipuin irudiztatua
20€
ISBN: 84-95423-43-X
TAXUERA BERRIA: 210 mm x 200 mm
LAISTER SALGAI
Moldaba
Zer iruditzen zaizue jotzen ari den hau? Ibaiaren jaiotza da: etengabe darioten iturri eta iturburuak, ezerezetik irteten den ur freskoa. Gogoan hartu ze doinu duen jaiotza honek. Zeinek jotzen du? Instrumentu bat da ala bi? Igo eta jeitsi eta bi xiluren artean banatzen den melodia bat da. Eta, orain, zer da bibolinek jotzen duten hau? Dagoeneko ondo ezagutzen ditugun eta ibaiko uraren tanta zipriztinak irudikatzen dituzten "pizzicato"ak dira.
Arretaz entzuten badugu ibaiaren jaiotzeko beste une batetan zer gertatzen den ezberdin ahal izango dugu, edo beste modu batetara esanda: zer gertatzen da xirulen eskuhartzearen ondoren? Klarinetak sartu dira, beste haizezko intrumentuak. Antzeko zerbait jotzen dute, baina ezberdina: ezberdintzen jakin behar da. Entzun diezaiegun klarineteei bakarrik.
Bi klarineteen artean banatutako jeisten den melodia bat da. Baina, adi!, korronte gehiago dago, ur gehiago. Biolak eta biolontxeoloak dira ura borborka jariatzea lortzen dutenak. Hain beste dario zein pixkanaka pixkanaka Moldaba ibai handia osatzen bait da. Orain jaiotza guzti hau eta bere korrontea hasieratik entzungo ditugu.
¿Te ha gustado?
Otros usuarios nos han dejado estos comentarios sobre Moldaba
