- BoletinesSuscríbete!
-
Acceso Usuarios
Usuario o password incorrecto.
Gracias por acceder a AgrupArte
cerrar sesión
7 urtetatik aurrera
Timoteo eta abesti lapurra
Herri batetan abestiak misterioski desagertzen dira
Ipuin musikala: Jose Antonio Esteban Usano
Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoa, Pedro Halffter -ek zuzendua
Marrazkiak: Alicia Cañas
Narratzailea: Fernando Palacios
AgrupArte Produkzioak
1go Argitalpena, 20046
CD-dun ipuin irudiztatua
20€
ISBN: 84-95423-42-1
TAXUERA BERRIA: 210mm x 200mm
LAISTER SALGAI
Timoteo eta abesti lapurra
Bada ondo, Timoteo, ipuin honetako protagonista, zorioneko leku honetan bizi izan zen. Timoteo nahiko haur normala zen: ez oso altua, ez oso bajua, ez zen itsusia esaten dena ,ez oso galanta ere; agian, pixkat bat argartxoa zen. Hala ere, adimen argia zuen, inor, eta gutxiago beste haurrak, ikusteko gai ez zen gauzak deskubritzen zituen adimen zorrotza zuen.
Timoteok bere aitonak oparitutako gaita bat zuen. Orduak eta orduak ematen zituen berarekin entretenituta, ondorioz, jotzearen indarrez, bertutetsu batetan bihurtu zen. Askotan bere aitonarekin jotzen zuen, zein flautajole bikaina zen, eta ikuslego asko dun kontzertuak antolatzen zituzten.
Egun batetan Timoteori zerbait arraroa gertatzen hasi zitzaion. Jotzen ikasi zituen abestietako batzuk... ahaztu egin zitzaizkion! Hobe litzateke bere gaitatik irten nahi ez zutela esatea, berak zehazki nola ziren gogoratzen bait zituen, baina beraietako bat jotzen saiatzen zenean, nahiz eta asko saiatu, instrumentutik harrituta uzten zuten zentzu gabeko soinu arraro eta txistuak bakarrik ateratzen ziren.
¿Te ha gustado?
