- BoletinesSuscríbete!
-
Acceso Usuarios
Usuario o password incorrecto.
Gracias por acceder a AgrupArte
cerrar sesión
5 urtetatik aurrera
Hauts izpia
Musika-elementu desberdinak aurkitzen dituen bidaian zehar hauts-izpi batek izaten dituen abenturak.
Musika, testua: Fernando Palacios 24 orriko ipuin irudiztatua eta CDa
Narrazioa: Ana Hernandez
Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoa, Adrian Leaper-ek zuzendua
Klarinetea, Ràdovan Cavallín
Marrazkiak: Luis de Horna
Agruparte Produkzioak
1go Argitalpena, 1997
2. Argitalpena, 1999
3. Argitalpena, 2002
19,53 €.
ISBN: 84-923593-0-7
Hauts izpia
Urrutiko herrialde batean ez zen ezertxo ere: ez jenderik, ez gauzarik, ez zuhaitzik, ez urik, ez xinaurririk, ez hodeirik, ezta lurrik ere. Leku hartan ez zen deus entzuten... deus ere ez... isiltasun ikaragarria zen nagusi.
Tira, egia esan bazen zerbait: biztanle bat, espazioan zintzilik, geldi-geldi, aspertuta bizi zen biztanle ñimiño bakarra, hauts-izpi arrunt eta bakartia.
Hauts-izpi hark ez zituen isiltasun azkengabea eta zeruertzik gabeko espazioa baizik ezagutzen, baina, oso arina izanagatik ezin zuen batetik bestera ibili, inork ez baitzion mugitzen irakatsi! Hantxe zegoen, bakar-bakarrik, ur gainean bezela, geldi... bere hari ikustezinetik zintzilikaturiko armiarma bailitzan, edo paper-orri batean dagoen puntua bezala, bere baitian bildurik.
Beste bertsioak

¿Te ha gustado?
Otros usuarios nos han dejado estos comentarios sobre Hauts izpia
